Gazteekin saio berezia egingo dute eraso matxistei aurre egiteko diagnostiko eta protokoloaren lanketaren barruan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 20a

Emakume baten eskua, genero indarkeriaren kontrako lelo batekin.

Getariako Udalak herriko gazte guztiak deitu ditu Getariako jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko diagnostiko eta protokoloaren idazketa prozesuan parte hartzera. 

Getariako Udalak martxan du Getariako jai eta aisialdi guneetan eraso matxistei aurre egiteko diagnostiko eta protokoloaren idazketa prozesua, eta lanketa horren barruan, datorren asteartean, hilak 24, saio berezia egingo du herriko gazteekin. 

Udalak gazteen ekarpenak jaso nahi ditu, eta interesa dutenek 18:30ean Alondegira azaldu beharko dute. Deialdi irekia da, eta beraz, ez da izenik eman beharko aurrez. 

Lanketa hori Sortzen aholkularitza taldea ari da gidatzen. Udalak nabarmendu duenez, genero indarkerian eta emakumeen ahalduntzean adituak dira. 

Udalak apirilaren 24an aurkeztuko du eraso matxistak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko diagnostikoa eta herri protokoloa, eta martxoaren 12an hitzaldia eskaini zuten Sortzeneko kideek gaiaren harira. Hemen irakur daiteke hitzaldiaren kronika

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide