Ostegunean aterako dituzte lehen hegalaburrak Getariako haztegitik

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre 2025ko ira. 30a, 16:22

Azpiegitura itsasoaren egoerara ondo egokitzen zela ikusi ondoren, uda honetan 75 hegalabur sartu dituzte bertan inguraketa arrantzaren bitartez, eta horiek gizendu ostean, ostegunean aterako dituzte bertatik, jarraian komertzializatzeko asmoarekin.

Duela urtebete inguru instalatu zuten euskal kostaldean itsaso zabalean hegalaburrak gizentzeko lehen piszifaktoria, Getariako kostatik 6,6 kilometrora. Kataluniako Balfego enpresak eta AZTI ikerketa zentroak elkarlanean, Itsasbalfego izenpean bildu zuten proiektua, eta aipatutako lekuan bi kaiola jarri zituzten, 50 metroko diametrokoak eta 40 metroko sakonerakoak.

Azpiegitura itsasoaren egoerara ondo egokitzen zela ikusi ondoren, uda honetan 75 hegalabur sartu dituzte bertan inguraketa arrantzaren bitartez, eta horiek gizendu ostean, ostegunean aterako dituzte bertatik, jarraian komertzializatzeko asmoarekin. Dena dela, aurrerago erabakiko dute proiektu pilotoa bideragarria den, eta aurrera jarraitzen badu ere zein baldintzatan egingo duten. Ostegunekoaren atarian, proiektuaren bilakaeraz eta etorkizunaz mintzatu da Gukarekin Igaratza Fraile AZTIko ikerlaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide