Brasilgo inauteriek hartu dute bart Getaria, horixe izan baita Salbatoreetako konpartsen aurtengo gaia. Ane Lazkano zarauztarrak sortutako koreografiaren erritmora 60 bikotek egin dute dantza, hau da, 120 lagunek.
Antolatzaileen esanetan, ia denak getariarrak izan dira. Kontuak kontu, aurten ere jendetza elkartu da herriko moilan eta frontoian, festetako gaueko ekitaldi politenetariko batez gozatzeko.