Haigor Aranguren eta Irati Samaniego izan dira azkarrenak VI. San Anton Biran

Mireia Galarza Bastida 2025ko uzt. 20a, 18:59

Hurrenez hurren, 25 minutu eta 26 segundu, eta 31 minutu eta 19 segundu behar izan dituzte proba amaitzeko Arangurenek eta Samaniegok. Denera, bi kilometro pasatxo egin dituzte igeritan. 

Gaur goizean jokatu dute ohiko legez Getarian VI. San Anton Bira. Getaitri taldeak antolatuta, 10:00etan hasi da proba, baina ez esperotako lekuan. Izan ere, itsaso txarragatik, Malkorben hasi eta bukatu dute igeriketa proba.  

Guztira, bi kilometro pasatxo egin dituzte, eta Haigor Aranguren eta Irati Samaniego donostiarrak izan dira azkarrenak hondartza eta portuaren aurrean jarritako zazpi buietatik igarotzen. Hurrenez hurren, 25 minutu eta 26 segundu, eta 31 minutu eta 19 segundu behar izan dituzte proba amaitzeko. Bigarren helmugaratu dira Xabier Gordoa oñatiarra eta Aitana Abalos donostiarra; hirugarren postuan, aldiz, Iñigo Eizagirre zarauztarra eta Adriana Campoy donostiarra iritsi dira. 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide