Ohiturari jarraituz, bertsotan amaitu dituzte sanantonak Getarian

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 20a, 10:57

Atzoko bertso saioko une bat. (Erun Ortiz)

Atzo arratsaldean Balentziaga museoan aritu ziren kantuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreneko bost sailkatuak, eta haiekin batera baita bertsolari etariar bat ere. Jende ugari bildu zuen ekitaldiak.

Balentziaga museoan egiten den bertso emanaldiarekin amaitu ohi dira San Anton jaiak Getarian, eta halaxe izan da aurten ere. 18:00etan hasita, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreneko bost sailktuak igo ziren oholtzara atzo: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Aner Peritz eta Oihana Iguaran. Getariar bat izan zen seigarren bertsolaria: Libe Goenaga. Gai jartzaile lanak, berriz, Ane Ezenarro Getariako bizilagunak egin zituen.

Jende ugari bertaratu zen bertsoez gozatzera.

Musika izan zen protagonista atzokoan Getarian; eguerdian, izan ere, kontzertua eskaini zuen elizan Getariako Musika Bandak.

(Argazkiak: Erun Ortiz)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide