Getariarrek gozatu ederra hartu dute Bandak elizan emandako kontzertuarekin

Juan Luis Romatet

Eneritz Jauregik zuzendutako musika taldeak sanantonetako kontzertua eman du gaur eguerdian Salbatore elizan. Herritar ugari bertaratu da herriko bandaren emanaldia jarraitzera. 

San Anton eguneko kontzertua eman du gaur eguerdian Salbatore elizan. Jendea erruz bertaratu da elizara, eta gozatu ederra hartu dute herriko musika taldeak eskainitako saioarekin. 

Eneritz Jauregi banda zuzendaria entzuleei zuzendu zaie emanaldiaren hasieran. "Bandaren kontzertu batek pasodoble batekin hasi beharko luke", adierazi die. Esan eta egin. Kontzertua Ferrer-Ferranen Al centenario pasodoblearekin hasi du. Zuzendariak, gainera, animoak bidali dizkie Paiportako (Herrialde Katalanalk) musika bandako kideei. Urriaren amaieran izandako uholdeetan kalte handia izan zituzten herri horretan, eta bertako musika eskola eta banda bera izan ziren kaltetuenetakoak.

Ondoren, Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren Katiuska zartzuelako pasarte bat jo zuten, eta Jose Velez Garciaren Jerusalen, Frank J. Cogollosen Sea winds eta Willy Fausten Honky Tonk Ragtime obrekin jarraitu zuten emanaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide