Egun handia izan zen atzokoa Getarian: San Anton eguna. Gaurkoa ere ez da atzean gelditu, ordea, herriko gazteentzat. Herri bazkaria egin dute aurrena 100 lagunek, eta aurretik, presarik gabe aritu dira poteo alaian.
Bazkalostean jarraituko dute kalez kale Heriotzaren karro-txarangarekin, eta gauerako kontzertuak dituzte prest: 21:00etatik aurrera, GZR, Benitze, Skaperen tributo bat eta DJak igoko dira oholtzara herriko hiru gune desberdinetan; aurrenekoak Berdura Plazan, gero frontoiko karpan, eta azkenak, berriz, Gaztetxean.
Bihar amaituko dituzte sanantonak, ohiko egitarauarekin:
Bihar, igandea
- 09:00. Diana Getariako Musika Bandarekin.
- 12:30. Getariako Musika Bandaren kontzertua, elizan.
- 18:00. Bertso saioa Balentziaga museoan. Bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Libe Goenaga, Ane Labaka, Aner Peritz eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Ane Ezenarro.