Bizarzurik ez zuen hutsik egin atzo Zumaian. Arratsaldea iluntze bihurtu zen unean heldu zen karroza gainean herrira. Herrerieta kaletik barrena plaza ingurura heldu zen, eta Getariako alde zaharrean kalejira egin eta gero, eta bidean aurkitutako lagunak agurtu eta gozokiak eman eta gero, Kale Nagusitik plazara itzuli zen, Getariako haurren gutunak jasotzeko asmoz.
Ordurako plaza leporaino beteta zegoen, eta haurren begietan agerian geratu zen egun garrantzitsua dela beraientzako. Udaletxeko balkoitik bizarzuri txikiak kantuan zeuden bitartean, eguneko protagonista herritaren aurrean eseri, eta haurrak banan banan agurtu zituen, baita haiek kontu handiarekin idatzitako gutunak jaso ere.
Eta atzo Bizarzuri heldu bazen herrira, gaur Errege Magoen txanda izango da. 18:0ean hasiko da kabalkada Getarian.