Gabon kanten entseguak datozen bi larunbatetan egingo dituzte Getarian

Iraia Oteiza

Gure Txeru elkartekoek antolatuta, Gabon kantak abestuko dituzte Getariako kaleetan barrena Gabon egunean. Entseguak bihar eta datorren larunbatean izango dira, 18:00etan, elkartearen lokalean.

Gabon egunerako egun batzuk baino ez dira falta, eta urtero bezala, Gure Txeru elkartekoek Gabon kantak abestuz alaituko dituzte Getariako kaleak egun horretan. Bi entsegu egingo dituzte hitzordu horretarako prestatzeko, bata bihar, eta bestea datorren larunbatean, 18:00etan, Txeruren lokalean. Haur eta heldu oro gonbidatu dituzte Gabon kantak abestera.

Halaber, Olentzero aukeratzeko zozketa egingo dute Gabon kanten entseguetara joaten diren LH 1. mailako ikasleen artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide