Hiru kuadrillak hartu dute parte Goitibehera jaitsieren XV. aldian, bakoitzak bere ibilgailuarekin, nahiz eta batek ezin izan duen proba amaitu. Eitzagako bidegurutzetik atera eta hirigunera arte egin dute aldapan behera. Getariarrek erruz erantzun dute, eta jendetza izan da ekimen herrikoia ikusten.
Kuadrilla Eguna festak amaitzeko
Gaur emango diete amaiera getariarrek aurten Salbatore jaiei, Kuadrilla Egunarekin. Hona hemen eguneko egitaraua:
- 10:00etan, Kuadrilen Arteko XXVI. Marmitako Txapelketa.
- 11:00etatik 14:00etara, karpa morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea.
- 12:00etan, Kaiña-Bi trikifarra, kalez kale.
- 13:30ean, marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
- 14:30ean, Harritarten, kuadrillen arteko Herri bazkaria.
- Bazkalostean, Betanzaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
- 17:00etan, disko-festa Gauargi taldearekin, plazan.
- 17:30ean, marmitako txapelketako sari-banaketa.
- 18:30ean, getariar DJak, txosnetan: Atlantis Brothers
- 19:30ean, kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30ean, zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00etan, Fan&Go taldearekin erromeria, plazan.
- 00:00etan, ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
- Ondoren, Fan&Go plazan.
- 00:30ean, DJak, txosnetan: Egurra ta Kitto After eta Miniño.
- Txosnen itxieran, jaiei amaiera emateko, mañaneoa: DJ Zienpre, Malkorben.