Asteburuan hasiko dira salbatoreetako pilota txapelketen finalak

Onintza Lete Arrieta

Salbatoreetako pilota txapelketako partaide bat pilota jotzen.

Larunbat goizean haurren lehiaketako finalak jokatuko dituzte, igandean emakumeen txapelketakoak, eta asteartean, azkenik, gizonezkoen txapelketakoak.

Getariako Salbatore jaien harira ospatzen dituzten pilota txapelketak amaierara iristen hasiak dira. Hala, ohi bezala, jaien atarian jokatuko dituzte finalak plazako frontoian.

Haurren IX. Elkano Saria izango da aurreneko hitzordua. Larunbat honetan, abuztuak 3, 11:00etan hasiko dira benjamin, kimu eta infantilen partidak.

Hurrengo egunean, igandean, jokatuko dira, berriz, emakumezkoen VII. Salbatore Txapelketako finalak, 18:30ean hasita.

Gizonezkoen finalak izango dira jokatzen azkenak, datorren asteartean, abuztuak 6. XXVI. Salbatore Txapelketako norgehiagokak 17:30ean hasiko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide