Aurkeztu dute Getarian Salbatore Festetako egitaraua. Abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dituzte, eta askotariko ekintzak izango dira bertan. Festa egunei buruz azalpenak ematen hasi zuen aurkezpena Ekaitz Esteban Kultura, Kirol eta Euskara zinegotziak: "Erabaki dugu festak beti abuztuaren 5etik 9ra egitea, eta horrela, bandera beti igoko dugu 5ean, eta jaitsiko dugu 9an. Modu horretan mantenduko dugu betirako, asteburua tokatu ala ez. Aurtengoan, adibidez, astelehenetik ostiralera egokitu dira". Jaietako liburuxkak dagoeneko eskura daitezke turismo bulegoan.
Abuztuaren 5ean, Haur eta Gazte egunarekin hasiko dituzte, beraz, Salbatore jaiak Getarian, eta aurtengoan, Tonpe Guraso Elkarteak eta San Juanetako Festa Batzordeak igoko dute bandera, beraien 50. urteurrenarekin bat eginez. Hurrengo egunean, Salbatore Egunean, alkatearen ohorezko aurreskua eta Musika Bandaren kontzertua izango dira, besteak beste. Gainera, egun horretan gune berri bat estreinatuko dute Balentziaga Museoaren atarian. Bertan, Ez da kasualitatea bertso musikatuen emanaldia izango da Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Nerea Ibartzabal eta Oihana Bartrak abestuta. Amaia Agirre jardungo da gai-jartzaile, eta musikari lanetan Libe Goenaga eta Aner Peritz ibiliko dira.
Salbatore bigarrenean, abuztuaren 7an, tortilla patata lehiaketaz eta parrillan egindako hegaluzeaz gozatu ahal izango dute getariarrek, beste hainbat ekintzaren artean. Estebanek azaldutakoaren arabera, oraindik eman daiteke izena tortilla patata lehiaketan. Hurrengo egunean, abuztuaren 8an, txahala erreko dute, lau urtez egin gabe egon ostean. Ez da berreskuratuko duten ekintza bakarra izango, goitibehera lasterketa ere izango baita egun horretan, 16:00etan.
Azken egunarekin batera, abuztuaren 9an, marmitako txapelketa egingo dute. Horretaz gain, azken bi egunetan, Gune Morea ere jarriko dute herriko hainbat puntutan, "festak errespetuz" ospatu ahal izateko.
Festen usaina
Abuztuaren 5a baino lehenago ere izango dira ekintzak herrian. Abuztuaren 2an, adibidez, Gau Irekia egingo dute Balentziaga museoan, eta Irati Bilbao musikariak girotuko du gaua. 21:00etan hasiko da kontzertua.
Abuztuaren 3an, 11:00etan, IX. Elkano Sariko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte, baita III. Herri Ginkana ere -15:30ean hasiko da azken hori-. Aurtengoan ekintza horrek 200 parte hartzailetik gora izango dituela azaldu du Estebanek. Igandean, berriz, VII. Salbatore Txapelketako finalak jokatuko dituzte, 18:30ean.
Egitaraua, egunez egun:
Abuztuak 5, astelehena: Haur eta Gazteen Eguna
- 11:00etan, paella lehiaketaren hasiera, txosnagunean.
- 11:30ean, haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik.
- Jarraian, Getariako buruhandiak eta Zarauzko erraldoi txikiakGazte Alaiak txistulariekin.
- 12:00etan, txupinazoa eta txosnagunearen irekiera, herriko bertsolariekin.
- Jarraian, txikiteo animatua kalez kale.
- 14:30ean, gazteen herri-bazkaria Harritarten.
- Jarraian, txosnagunetik abiatuta, kuadrillen arteko olinpiadak, kalez kale, Heriotzaren karrotxarangak lagunduta. Tartean, III. Kaña-karrera, Artzapen.
- 15:00etatik 19:30era, haur parkea frontoian eta Berdura plazan.
- 20:30ean Hamarru elektrotxaranga moilatik abiatuta.
- 22:30ean, zezensuzkoa plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00etan Joselu Anaiak, plazan.
- 00:00etan: ikurrinaren goratzea eta txupinazoa. “50 URTE”. San Juanetako Festa Batzordeak eta Tonpe Guraso Elkarteek igoko dute bandera, herriko ABESBATZAk eta MUSIKA BANDAk lagunduta.
- Jarraian, Joselu Anaiak, plazan.
- Txosnetan, Andoni Oilokiegi, DJ Tintz.
Abuztuak 6, asteartea: Salbatore Eguna
- 07:00etan, gaupaseroen argazkia, Malkorben.
- Jarraian, Pasai txaranga bertatik abiatuta.
- 09:30ean, Getariako Musika Bandaren diana.
- 11:00etan, meza nagusia, Salbatore Abesbatzak abestuta.
- 12:30ean, alkatearen ohorezko aurreskua udaletxe aurrean.
- 12:45ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua Harritarten.
- Ordu berean, Pasai txaranga, Katraponatik abiatuta.
- 17:30ean, Eskuz Binakako XXVI. Salbatore Pilota Txapelketako finalak.
- 18:00etan, Pontx pailazoa plazan.
- 18:30ean, bakarrizketa saioa txosnetan: Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Asier K-rekin.
- Jarraian, musika Katrapuna plazan.
- 19:00etan, Goxo txaranga, kalez kale.
- 22:00etan, bertso saioa musikatua, Aldamar parkea: Ez da kasualitatea. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra abesten; Amaia Agirre, gai-jartzaile. Libe Goenaga eta Aner Peritz musikariekin. Artzape Euskara Elkarteak ostatua jarriko du edari eta bokadilloekin.
- Ondoren, Tapia eta Leturia Banden kontzertua, Aldamar parkean. Artzape Euskara Elkarteak ostatua jarriko du edari eta bokadilloekin.
- 23:00etan, Graka Gaua: Borla eta Katu taldeen kontzertua.
- Jarraian, DJ Javi Hidalgo
Abuztuak 7, asteazkena: Salbatore bigarrena
- 09:30ean, Gazte Alaiak txistularien diana.
- 11:00etan, X. Patata Tortilla Txapelketa (14-18 urte).
- 12:00etan, Eusko Label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera, trikitilariekin eta Enbilen Pepitak pandero-jotzaileen konpainiarekin.
- 13:00etan, Patata Tortilla Txapelketako epaimahaia biltzea eta sari-banaketa.
- Eguerdian txikiteo animatua, kalez kale.
- 17:00etan, kukañak, portuan.
- 19:00etan, buruhandiak eta UK03 txaranga, moilatik irtenda.
- 19:30ean, Kuadrillen Arteko II. Sokatira Lehiaketa, Harritarten.
- Jarraian, DJ Davila 1.0, txosnetan.
- 22:00etan, kontzertuak frontoian: Onlifly, Liminal eta Delirium Tremens.
- Jarraian: DJak txosnetan: Xaukena Xauak eta Davila 2.0.
- Txosnen itxieran, DJ Kepix, Malkorben.
Abuztuak 8, osteguna: Salbatore hirugarrena
- Goizean goiz hasita, Eusko Labeldun txahala erretzen hastea, frontoian.
- 09:00etatik 12:30era, Bizijolas, euskal jolasak eta tailerrak frontoian eta plazan.
- 12:30ean, kale-antzerkia: Piratak zangoluzeen kalejira. Goloka antzerki konpainiaren eskutik. Irteera, plazatik.
- 13:00etan, goitibeheren erakustaldia, frontoian.
- 16:00etan, XV. Goitibehera Jaitsiera.
- 18:00etatik 21:00etara, Karpa Morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea, Harritarten.
- 19:00etan, Eusko Label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, frontoian.
- Ordu berean, Dinbi Danba batukada.
- 19:00etan, bertso-poteoa Katrapuna plazatik: Amets Arzallus eta Danel Olano.
- 20:00etan, XV. Goitibehera Jaitsierako sari banaketa.
- 21:00etan, herri afaria, txosnetan, Euskal Parrillaren eskutik.
- 22:00etan, Atzar hadi! musika eta ikus-entzunezko emanaldia. 70eko hamarkadari eta, batez ere, Errobi taldeari omenaldi kontzertua, frontoian.
- Txosnetan, mozorro gaua eta mojito’s night. Gaia: zirkua.
- 23:00etan, kontzertuak, txosnetan: Debrass Band, Arrixku eta Emaionekin erromeria.
Abuztuak 9, ostirala: Kuadrilla Eguna
- 10:00etan, Kuadrilen Arteko XXVI. Marmitako Txapelketa.
- 11:00etatik 14:00etara, karpa morea, indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea.
- 12:00etan, Kaiña-Bi trikifarra, kalez kale.
- 13:30ean, marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
- 14:30ean, Harritarten, kuadrillen arteko Herri bazkaria.
- Bazkalostean, Betanzaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
- 17:00etan, disko-festa Gauargi taldearekin, plazan.
- 17:30ean, marmitako txapelketako sari-banaketa.
- 18:30ean, getariar DJak, txosnetan: Atlantis Brothers
- 19:30ean, kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30ean, zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00etan, Fan&Go taldearekin erromeria, plazan.
- 00:00etan, ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
- Ondoren, Fan&Go plazan.
- 00:30ean, DJak, txosnetan: Egurra ta Kitto After eta Miniño.
- Txosnen itxieran, jaiei amaiera emateko, mañaneoa: DJ Zienpre, Malkorben.