Albistegia

Irati Larrañaga: "Ez naiz denboraren bila etorri; Getariako Triatloia festa bat da"

Gorka Eizagirre | Maria Maya Manterola

Getariarren artean, Iosu Iribarrek eta Irati Larrañagak egin zuten marka onena etxean jokatutako proban. Helmugara iritsi berritan, ondorengo adierazpenak egin zituzten bi triatletek.

Lehen postuetan sailkatzen diren triatletek osatzen dute podiuma, eta sari nagusiak haientzat izaten diren arren, Getariako Triatloian bertakoak ere saritzen dituzte. Aurtengoan, Getaitri triatloi klubeko bi kirolari izan dira bizkorrenak etxean jokatutako proban: Iosu Iribar eta Irati Larrañaga. Hona hemen helmugara iritsi berritan egindako adierazpenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide