Albistegia

Gyotaku teknika landu dute getarriarrek Pintura Egunean

GUKA Telebista
Pintura Eguna egin dute gaur, igandea, Getarian. Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunak taldeak prestatu du saioa haur eta gaztetxoentzat, eta guztira, 80 bat lagunek parte hartu dute. Haurrek marrazketako Gyotaku izeneko teknika lantzeko aukera izan dute Idoia Neves adituaren eskutik. Getariarrak berak azaldu ditu Japoniako metodo tradizional artistikoaren nondik norakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide