Pozez aritu dira Getariako haurrak jolasean Gabonetako haur parkean

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 3a, 13:44

Getariako Udal Kiroldegian muntatu dute aurtengo Gabonetako haur parkea. Arratsaldez berriro zabalik izango da, 16:00etatik aurrera.

Puzgarrietan saltoka edo errealitate birtualari esker mundu digitaletan barrena; lagunekin dantzan edo txirristan behera algara artean. Getariako haurrek makina bat aukera izango dituzte gaur egunean zehar pozaren pozez jolasean aritzeko Gabonetako haur parkeko atrakzioei esker.

Eguraldiak plazan egiteko ziurtasunik ematen ez zuela-eta, udal kiroldegian muntatu dute aurtengo haur parkea. Bertan, berokiak eta oinetakoak kendu, eta jolasean murgildu dira haurrak. Eguerdian zabaldu dute parkea eta lehen minutuetatik entzun zitezkeen haur eta gaztetxoen barre eta algarak.

Parkea arratsaldez ere zabalik izango da, 16:00etatik aurrera, 19:00ak arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide