Eguberri egunean urteroko hamaiketakoa eskainiko du Getariako EAJk

Onintza Lete Arrieta

Iosu Mujika eta Aitor Urresti Getariako EAJko zinegotziak, artxiboko irudian.

Alderdiak Aldamar kalean duen Batzokian izango da hitzordua, astelehenean, hilak 25, 12:00 aldera. Aurtengoan "berrikuntzak" izango direla jakinarazi du Getariako EAJk.

Urtero bezala eta ohiturari jarraituz, Getariako EAJk Eguberri eguneko hamaiketakoa eskainiko du datorren astelehenean, abenduak 25, alderdiak Aldamar kaleko 22. zenbakian duen Batzokian.

Mokaduaren ordua 12:00 inguruan izango da, eta EAJko kideek jakinarazi dutenez, "aurtengoan berrikuntzak" izango dira. "Herritar guztiak gonbidatuta daude berriz ere Gabon giroan murgildurik bertara hurbildu eta Eguberriak denon artean ospatzera".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide