Gu zaintzen zenbat lan ordu
izan eguna zein gaba,
maitasunez egiteko
hartzen zenuen patxada,
gustora hurbiltzen ginen
zure bi besoetara,
zurekin hazi izana
zorte handia izan da.
Baina hasten den bezala
gelditzen denez taupada,
zauden lekuraino goxo
doakizu besarkada,
orain hartzazu atseden
merezi duzun gisara,
joan zara, baina beti
gurekin egongo zara.
Zure bilobak: Iraide, Haizea, Haritz, Onditz, Eñaut eta Oier
Azkoitian, 2026ko azaroaren 6an
Eskela jartzeko: Azkoitian 943-85 36 17 telefonora deitu daiteke, edo azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela, 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta. Azpeitian (baita Zestoan, Errezilen, Beizaman eta Aizarnazabalen ere) 943-15 03 58 telefonora deitu daiteke, edo azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela, 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta. Orion eta Aian orio@ukt.eus helbidera bidali daiteke mezua, edo Zarauzko Tanatorioaren bitartez egin daiteke: 943-89 49 37 eta 943-42 21 29. Zarautzen (baita Getarian ere) 943-89 00 17 zenbakira deitu daiteke, edo idatzi zarautz@ukt.eus helbidera. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 eta 943-42 21 29. Zumaian, zumaia@ukt.eus helbidera idatzi daiteke mezua, edo Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke: 943-86 15 56.