Errezilgo sanmartinak 2025

Erraldoiak kalera aterata ospatu dute San Martin eguna Errezilen

Nerea Uranga

Meza nagusiaren ondoren, haur eta helduek kalejiran atera dituzte Errezilgo erraldoiak, musikak lagunduta. Arratsaldean, 17:00etan hasita, Aztikeriak ikuskizuna izango da, frontoian.

Sanmartinetako ekitaldi nagusiak asteburuan egin dituzte Errezilen, baina gaur San Martin eguneko ekintzak dituzte. 11:00etan hasita meza nagusia izan dute, eta segidan, hamaiketakoa egin dute Borondegin. Bitartean, hainbat haur eta helduk Sagarra eta Akerra erraldoiak atera dituzte kalejiran, haur batzuk buruhandiak ere atera dituzte. Eskolatik Beheko plazara arteko ibilbidea egin dute, eta Borondegi ataian dantzan ibili dira.

Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita Aztikeriak ikuskizuna izango da frontoian.

Igandean bukatuko dituzte sanmartinak Errezilen Jubilatuen Egunarekin. 14:00etan izango da jubilatuen bazkaria bertsolariek eta trikitilariek girotuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide