Errezilen %2 igoko dituzte udal tasak eta zergak 2026an

Ihintza Elustondo

Errezilgo herriaren sarrera.

Koldo Arzallus alkateak adierazi duenez, zaborraren, uraren eta ibilgailuen gaineko zergek izango dute %2ko igoera, eta gainontzeko ordenantza fiskalak bere horretan utziko dituzte. 

Errezilen %2 igoko dituzte datorren urteko udal tasak eta zergak. Koldo Arzallus alkateak adierazi duenez, zaborraren, uraren eta ibilgailuen gaineko zergek izango dute %2ko igoera, bi arrazoigatik: batetik, KPIa igotzen ari delako, eta bestetik, Europako Zuzendaritzaren legea betetzeko, zabor bilketa zerbitzuan sarrerak eta gastuak berdinak izan behar direlako –hori bermatzeko igoera aplikatu behar da–. Gainontzeko tasa eta zerga guztiak, berriz, bere horretan mantenduko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide