EH Bilduk III. Kongresua gauzatu du egunotan Iruñean, Baluarten. Koalizioaren zuzendaritza, batzordea eta estatutuak hautatzeko prozesua gauzatu dute bilkideek, eta horiek besteren artean, erabaki dute Gipuzkoako arduradun politiko karguan jarraituko duela Nekane Zinkunegi errezildarrak.
EH Bilduren mahai politikoan Gipuzkoa ordezkatuko du Zinkunegik, botoa eman duten bilkideen %94,21ek haren aldeko boza eman baitute. Horrenbestez, duela lau urte, 2021ean, hartu zuen karguan segituko du errezildarrak.
Mahai politikoa, eratuta
Gipuzkoako arduradun politikoa izango da Zinkunegi, baina taldea honako hauek osatuko dute: Ibon San Saturnino izango da Arabako ordezkaria, Nahia Saiz Bizkaikoa eta Miren Zabaleta Nafarroakoa. Halaber, Arnaldo Otegi izango da idazkari orokorra, eta Sonia Jacinto antolaketa idazkaria, Arkaitz Rodriguez ekintza politikoko idazkaria, Nerea Kortajarena programa idazkaria eta Gorka Elejabarrieta harremanen idazkaria.
Horiez gain, mahaia osatuko dute: Unai Urruzunok, Onintze Oleagak, Imanol Nietok, Igor Zulaikak, Gari Mujikak, Rocio Viterok, Eva Lopez de Arroyabek, Ainize Gastakak, Maria Del Riok, Iker Casanovak, Iñigo Hernandok, Juan Karlos Izagirrek, Maddalen Iriartek, Aizpea Otegik, Garbiñe Buenok, Mikel Zabaletak nahiz Ander Loyolak. Eta mahai politikoko berezko kide izango dira Pello Otxandiano, Laura Aznal, Mertxe Aizpurua, Idurre Bideguren, Pernando Barrena, Eva Blanco eta Oskar Matute.