EH Bilduren zuzendaritza politikorako hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, oinarriek koalizioa zuzentzeko zerrenda bakarraren inguruan eman behar izan dute botoa. EH Bilduren Mahai Politikoak zuzendaritza politikorako bere hautagaitza aurkeztuko zuela jakinarazi zuen. Arnaldo Otegi buru duen hautagaitza aurkeztu da bakarrik, eta horrenbestez, oinarriek ostegunetik gaur arte izan dute haren hautagaitzaren aldeko botoa emateko aukera.
Otegik EH Bilduren koordinatzaile nagusia izaten jarraituko du, oinarrien %88,49k eman baitu haren aldeko botoa. Era berean, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako Herrialdeko Arduradun Politikoak ere hautatu behar zituzten oinarriek. Nekane Zinkunegi (Errezil, 1990) izango da EH Bilduko Gipuzkoako arduradun politikoa, oinarrien %95,46ko babesa jaso ondoren.