Olentzero eta Mari Domingi izan dira bisitan gaur Errezilen

Nerea Uranga 2024ko abe. 20a, 12:15

Goizeko hamarrak aldera iritsi dira San Martin herri eskolara, eta segidan, Eguneko Zentroko erabiltzaileak bisitatu dituzte.

Gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi izan dituzte bisitan Errezilen. Goizeko hamarrak aldera iritsi dira San Martin herri eskolaren atarira, eta gero, berriketan jardun dute ikasle eta irakasleekin ikastetxearen barruan. Ondoren, Eguneko Zentroko erabiltzaileak bisitatzera joan dira Olentzero eta Mari Domingi.

Gabon egunean, abenduaren 24an, Gabon eskean aterako dira Errezilen, 09:30ean goiko plazatik. Guraso elkarteak antolatu du eskea, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Abenduaren 27rako, berriz, urteko azkenengo pintxo pote eguna egingo dute Errezilen, eta arratsalde horretarako, Gabon Parkea antolatu du guraso elkarteak: puzgarriak, eskulanak, skaperooma eta abar. Segidan, Gabon otarra zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide