Tipi-tapakoek hilerria bisitatu dute gaurko saioan

Nerea Uranga 2024ko urr. 31a, 16:11

Errezilgo eguneko zentroko eta herri eskolako hainbat lagunek Tipi-tapako boluntarioekin ibilalditxoa egin dute gaur.

Tipi-tapa egitasmoko hileroko ibilalditxoa egin dute gaur Errezilgo eguneko zentroko hainbat erabiltzailek, San Martin herri eskolako hainbat ikaslek eta egitasmoko boluntarioek. Santu Guztien Egunaren bezpera izanda, herriko hilerrira bisita egin dute, eta bertan adinekoek eta haurrek heriotzaren inguruan hitz egiteko aukera izan dute. Segidan, Borondegin elkartuta, Erronka Komunitarioan parte hartzeko izena eman dute, horretarako behar den aplikazioa jaitsita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide