Ardatz Motorsport kirol elkarteak igaro berri den aurreneko Motor Asteburuaren balantzea egin du, eta asteburuko ekintzen balorazio "oso ona" egin du.
Elkarteko kideen arabera, aurrez talde lan "handi eta ona" egina zuten, eta asteburua "espero bezala" joan da. Era eta adin ezberdinetako pertsonentzako jarduerak antolatzen saiatu zirela azaldu dute, eta "asmatu dutela" uste dute. Halaber, Errezilgo herritarren zein inguruko herrietatik bertaratu zirenen "erantzun ona" nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, eta eskerrak eman dizkiete Errezilgo Udalari, eskainitako babes eta laguntzagatik, eta baita ekitaldietan parte hartu zuten guztiei ere.