San Joan Txiki eguna ospatu zuten atzo Herniopean, Zelatungo bi bordetan. Ohi dutenez, San Joan Txikiko festa bakoitzak bere aldetik antolatu zuten, eta horrela, bi erromeria izan zituzten aukeran: Xabier Etxanizek eta Lidia Irigoienek astindu zituzten soinu txikia eta panderoa Antonioren Bordan, eta Arandia Anaiek, berriz, Agirretxe bordan.
Goizean eguraldi txarra egin zuenez, eta bazkaltzera joatekoak ziren batzuk ez ziren bertaratu, baina giro polita izan zen arratsalde partean. Izan ere, lainoak hartu zuen zerua, baina ateri egin zuen, eta bi txaboletako soinu hotsekin, jai giroa sortu zen Zelatunen.
Igandean, iraileko festan murgilduko da Zelatun. Hemen kontsulta daiteke iraileko igandeetan izango diren erromerien inguruko informazioa.
(Argazkiak: Ibon Errazu eta Antonioren Borda)