San Antonio jaietan murgildu da Errezil

Urtzi Oteiza 2024ko eka. 13a, 16:00

Herritar ugari bildu da gaur San Antonio baselizaren inguruan, eta giro ederrean hasi dituzte festak. Igandera bitartean izango dira festetan Errezilen.

Gaur eguerdian hasi dituzte sanantonioak Errezilen, giro ederra lagun dutela. San Antonio baselizan izan da meza, Kepa Susperregi parrokoak gidatuta. Elizkizuna bukatu ondoren, txupinazoa bota du Elena Rikondo Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateko gizarte langileak. Segidan, Lidia eta Itzeder trikitilariek girotuta hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute baselizaren inguruan bildutakoek.

Haurrentzako jolasak izango dira gaur arratsaldean, eta 19:00etatik aurrera pintxo potea izango da Erniopen eta Borondegin. Igandera bitartean izango dituzte festetako ekintzak Errezilen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide