Errezilen gaur murgilduko dira Gabon giroan. Bai, behinik behin, San Martin herri eskolan; izan ere, Olentzerok eta Mari Domingik han igaroko dute goiza, eta jai giroan hartuko dituzte biak eskolan.
Eguerdian oporrak hartuta, datozen egunetarako antolatutako Gabon ekintzetaz gozatzeko prest izango dira herriko haurrak eta gaztetxoak, haien neurrira prestatu baitituzte ekintza gehienak Errezilen. Igandean, abenduaren 24an, Gabon eskearen usadioa berrituko dute aurten ere, Guraso Elkarteak antolatuta, eta adin guztietako herritarrak daude kantura gonbidatuta. 09:30ean Goiko Plazan elkartu, eta Artzallus bailarara joango dira, aurten hango baserrietan ibiliko baitira eskean.
Gabonetako ekintzak Akertxokon
Gaztetxoei eta nerabeei zuzendutako egitarau berezia prestatu dute Akertxokon. Bihar hasiko dira ekintzekin aurrez izena emanda daudenak, eta urtarrilaren 4an izango dute azken hitzordua.
Hau da Akertxoko Gabonetako egitaraua:
Bihar, ostirala
- 17:30-21:30. Gabon gailetak eta afaria (DBH 1 eta Batxilergo 2 artekoentzat).
Abenduak 26, asteartea
- 10:00-13:30. Gabon kantak abestera! (HH 5 eta Batxilergo 2 artekoentzat).
Abenduak 27, asteazkena
- 13:00-19:00. Izar parkera irteera (HH 5 eta LH 6 artekoentzat).
Abenduak 29, ostirala
- 10:00-17:00. Txuri Urdinera irteera (DBH 1 eta Batxilergo 2 artekoentzat).
Urtarrilak 2, asteartea
- 10:30-13:30. Gabonetako sukaldaritza (HH 5 eta LH 6 artekoentzat).
Urtarrilak 4, osteguna
- 10:30-13:30. Gabonetako eskulanak (LH 4 eta LH 6 artekoentzat).