uzt 02
ElkarrizketakEra batera edo bestera, gastronomiari lotuta bizi dira Nahia Plazaola azpeitiarra eta Maria Amundarain zumaiarra. Bi neska gazte, bi sukaldari. Biek sukaldaritza ikasketak dituzte eginda, eta egun sektore horretan dabiltza lanean. Plazaolak bere jatetxea kudeatzen du beste kide batekin batera. Amundarainek, berriz, Juan Mari Arzaken sukaldean egiten du lan. Sukaldaritzaz eta ostalaritzaz aritu dira elkarrekin, patxadan, Maialen Etxaniz kazetariarekin, ekaineko Parean eta pareko atalerako.