'Doinu berrien plaza' UKTren telebista saioa da. Eskualdeko musikari hasiberrien, gazteen nahiz esperientzia dutenen plaza izan nahi du; baina batez ere, ahots berriena, sortzera animatu diren musikariena, bidea egiteko duten proiektuena. Maialen Etxaniz kazetariak gidatuta, musikariek haien esperientziak eta proiektuak izango dituzte hizpide, eta saioaren amaieran abesti pare bat eskainiko dituzte zuzenean.
Doinu berrien plaza: Itoizezank

GUKA Telebista 2022 abu 21 Urola kosta

Doinu berrien plaza

Itoizezank! proiektuko kideak dira UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen Doinu berrien plaza saioko seigarren gonbidatuak. Hain zuzen, Nagore Etxabek eta Unai de Andresek osatzen dute Itoizezank, eta haiek elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin sortu duten proiektuaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Doinu bereziak sortzen dituzte, Itoiz musika taldearen abestiak oinarri.