Telebista

Doinu berrien plaza

Egilea: Aitziber Arzallus
Kultura
7 atal ikusteko
Igandean estreinatuko da 'Doinu berrien plaza', UKTren saio berria
2022/07/14

Estreinatzear da #DoinuBerrienPlaza, eskualdeko musikari gazteei eta proiektu berriei ahotsa emateko saioa. Iratz Urkizu oriotarra izan da lehen denboraldiko aurreneko gonbidatua. Lehen denboraldian, sei taldek egin dute bisita plaza berrira, eta aurreneko saioa igande honetan izango da ikusgai, 21:30ean hasita Erlo Telebistan eta UKTren tokiko webguneetan.

Doinu berrien plaza: Iratz Urkizu
2022/07/17

Doinu berrien plaza

Doinu berrien plaza: Deñe Garcia Bravo
2022/07/24

Deñe Garcia Bravo musikari azpeitiarra da UKT-k eskualdeko musikari gazte edo berriei ahotsa emateko sortu duen Doinu berrien plaza saioko bigarren gonbidatua. Urrestillako artista bere hastapenez, formakuntzaz, ibilbideaz nahiz esku artean dituen proiektuez aritu da Maialen Etxaniz kazetariarekin.

Doinu berrien plaza: Mäirü
2022/07/31

Mäirü musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko hirugarren gonbidatua. Nagore Etxabe zumaiarra da taldekideetako bat, eta Txomin Dhers musikariarekin batera kontatu ditu taldearen nondik norakoak.Bederatzi pertsonaz osaturiko orkestra txiki eta bitxia da Mäirü. Txalaparta, perkusio, sintetizadore, gitarra, bateria, harmonium indiar, ttunttun, boz, zeharkako flauta eta ahotsekin osatutakoa.

Doinu berrien plaza: Marlik
2022/08/07

Marlik musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko laugarren gonbidatua. Ez da talde berria, baina doinu berriak sortzen dihardu aspalditik. Maialen Velarde (ahotsa) eta Beñat Fernandez (gitarra) elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin, eta taldearen nondik norakoez, sortzen eta entzuten duten musikaz nahiz euskal eszenaz aritu dira solasean.

Doinu berrien plaza: Itoizezank
2022/08/21

Itoizezank! proiektuko kideak dira UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen Doinu berrien plaza saioko seigarren gonbidatuak. Hain zuzen, Nagore Etxabek eta Unai de Andresek osatzen dute Itoizezank, eta haiek elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin sortu duten proiektuaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Doinu bereziak sortzen dituzte, Itoiz musika taldearen abestiak oinarri.

Doinu berrien plaza: Keia
2022/08/14

Keia musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko bosgarren gonbidatua. Talde berria den arren, musikaren munduan ibilbide eta esperientzia luzea duten musikariek osatzen dute Keia, eta horietako bi dira Ane Arruti (ahotsa) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra). Horiek biak elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin, eta taldearen nondik norakoez, musikari bakoitzak taldeari ematen dionaz, entzuten duten musikaz nahiz musikari berriei ematen zaizkien aukerez aritu dira solasean.

0 atal ikusteko