Txikiren eta Otaegiren hilketaren 50. urteurrena

Beizamako udaletxean ikurrina jarri dute, Angel Otaegi zenaren omenez

Ihintza Elustondo

Ikurrina, Beizamako udaletxeko balkoian.

50 urte dira gaur Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki ETAko militanteak fusilatu zituztela. Otaegik Beizama eta Nuarbe artean zituen sustraiak, eta urteurren seinalatu honetan, hura gogoan izan dute beizamarrek.

Irailaren 27a da gaur, eta gaurko egunez duela 50 urte, Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki ETAko militanteak fusilatu egin zituzten. Otaegik Beizama eta Nuarbe artean zituen sustraiak, eta urteurren seinalatu honetan, hura gogoan izan dute beizamarrek. Hain zuzen ere, udalbatza osoak aho batez erabakita, ikurrina jarri dute herri horretako udaletxeko balkoian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide