San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Karta jokoan eta afariarekin borobildu dute San Pedro eguna Beizaman

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 30a, 10:45

Goizean umeen jolasak eta patata tortilla lehiaketa egin ostean, arratsaldean helduek karta txapelketako finalak jokatu zituzten. Gauean afaria egin zuten, giro paregabean. Gaur jarraituko dute festekin.

San Pedro eguna izan zen atzo Beizaman, eta festetan murgilduta igaro zuten eguna beizamarrek. Goizean umeen jolasak eta patata tortilla lehiaketa egin ostean, arratsaldean helduen txanda izan zen. Karta jokoen finalaurrekoak eta finalak jokatu zituzten arratsaldean zehar, eta gaua borobiltzeko herri afaria egin zuten tabernan. 

Goizean eguraldiak lagundu ez zuenez, mendi buelta bertan behera utzi zuten. Hala ere, beizamarrek asmatu zuten festaz gozatzen. Gaur, berriz, meza, artisauen azoka berezia eta pilota partidak egingo dituzte goizean zehar. Arratsaldean, berriz, kirol erronka izango da. 

Hona hemen aurko egitaraua:

  • 10:15. Meza. 
  • 11:00. Artisauen azoka berezia.
  • 11:00. Gaztetxoen pilota partidak: 
    • Hodei-Erik vs Iker-Markel.
    • Iraun-Adei vs Kaiet-Paul
    • Aiurdi vs Unax
  • 18:30. Aizkora desafioa:
    • Eneko Otaño vs Mikel Larrañaga.
    • Karmele Gisasola vs Nerea Arruti.
  • 20:30. Jai bukaerako afaria.
  • Ondoren, su festa.
  • Egun osoan zehar, trikitilariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide