Atzo eguerdiaz geroztik sanpredro jaietan murgilduta dira beizamarrak. Eguerdian txupinazoa bota ostean, Iagomagoren ikuskizuna izan zuten, ondoren jubilatuek bazkaria egin zuten, eta arratsaldean, ume jolasak eta tortilla patata lehiaketa egin zituzten. Lehiaketarako prestatutako tortillak ondorengo afariko menuaren parte izan ziren, eta afalondoa girotzeko, Azpeitiko Kantujirakoen laguntza izan zuten.
Gaur goizean, berriz, mendi buelta egin dute batzuek, eta ondoren meza izan da. Arratsaldean, berriz, karta jokoen finalaurrekoak eta finalak jokatuko ditutze, eta odoren herri afaria egingo dute.
Hona hemen festak bukatu arteko egitaraua:
Gaur, larunbata, San Pedro eguna
- 17:00. Karta jokoen finalaurrekoak eta finalak.
- 21:00. Herri afaria.
- Ondoren, DJ Ander.
- Egun osoan zehar, trikitilariak.
Ekainak 30, igandea
- 10:15. Meza.
- 11:00. Artisauen azoka berezia.
- 11:00. Gaztetxoen pilota partidak:
- Hodei-Erik vs Iker-Markel.
- Iraun-Adei vs Kaiet-Paul
- Aiurdi vs Unax
- 18:30. Aizkora desafioa:
- Eneko Otaño vs Mikel Larrañaga.
- Karmele Gisasola vs Nerea Arruti.
- 20:30. Jai bukaerako afaria.
- Ondoren, su festa.
- Egun osoan zehar, trikitilariak.