San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Beizamarrak sanpedroak ospatzen hasi dira

Urtzi Oteiza 2024ko eka. 28a, 20:08

Eguerdian, 13:00ak jotzearekin batera, San Pedro jaien hasierako txupinazoa bota dute Beizaman. Aurten herrian jaio diren umeen gurasoek izan dute ohorea. Harrezkero, festa giroa da nagusi herrian, eta igande iluntzera arte hala izaten jarraituko du.

Hasi dira San Pedro jaiak Beizaman. Ostiral eguerdiz bota dute txupinazoa udaletxeko balkoitik, hiru egun luzatuko diren jaiei hasiera emanez. Aurten, haur jaioberrien gurasoek bota dute suziria. Ondoren, Iagomagoren emanaldia, jubilatuen bazkaria eta umeentzako jolasak izan dira, eta patata tortilla lehiaketarekin eta Azpeitiko Kantujira taldearen emanaldiarekin borobilduko dute eguna.

Bihar eta igandean jarraituko dute ekintzek Beizaman. Bihar, San Pedro egunez, mendi irteera, meza, karta jokoen finalaurrekoak eta finala eta herri afaria egingo dituzte. Amaitzeko, DJ Anderrek girotuko du Beizama.

Igandean, meza izango dute lehendabizi, eta ondoren artisauen azokak hartuko du plaza. Ordu berean, gaztetxoen pilota partidak jokatuko dituzte. Arratsaldean, herri kirolak izango dituzte ikuskizun, bi aizkora desafio jokatuko baitituzte pilotalekuan: alde batetik, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga arituko dira nor baino nor; bestetik, berriz, Karmele Gisasola eta Nerea Arruti. Iluntzean, afariarekin eta su festarekin agurtuko dituzte sanpedroak.

Hona hemen festak bukatu arteko egitaraua:

Ekainak 28, ostirala

  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren, afari merienda. 
  • Gauean, musika, Kantujira taldekoen eskutik.

Ekainak 29, larunbata, San Pedro eguna

  • 10:00. Mendi irteera.
  • 12:00. Meza.
  • 17:00. Karta jokoen finalaurrekoak eta finalak.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, DJ Ander.
  • Egun osoan zehar, trikitilariak.

Ekainak 30, igandea

  • 10:15. Meza. 
  • 11:00. Artisauen azoka berezia.
  • 11:00. Gaztetxoen pilota partidak: 
    • Hodei-Erik vs Iker-Markel.
    • Iraun-Adei vs Kaiet-Paul
    • Aiurdi vs Unax
  • 18:30. Aizkora desafioa:
    • Eneko Otaño vs Mikel Larrañaga.
    • Karmele Gisasola vs Nerea Arruti.
  • 20:30. Jai bukaerako afaria.
  • Ondoren, su festa.
  • Egun osoan zehar, trikitilariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide