Gabon egunez tradizio bilakatu den moduan, Gabon eskea egin dute gaur Beizaman. Hainbat herritar elkartu dira goizean baserritar jantziak soinean, eta Santa Agedan hasita, baserriz baserri ibili dira kantuan. Gabon doinuak abestuz, alaitasuna barreiatu dute herriko hainbat txokotara. Afaltzera etxeratu aurretik, azken abestiak herriko tabernan abestu dituzte.