Beizamarrek Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso zuten atzo, ostirala. 18:00etan iritsi ziren bi ikazkinak herrira, eta Kolarpean elkartu ziren herritarrekin. Bertaratu zirenek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin batera abesteko eta kontu kontari aritzeko aukera izan zuten. Jarraian, Natur Eskolara joan ziren denak, eta bertan haurrek etxetik eramandako eskutitzak eman zizkieten Olentzerori eta Mari Domingiri. Hotzari aurre egiteko, txokolate beroa hartu zuten denek.
Horretaz gain, Beizamako Udalak Gabonetako bi otarra zozketatu zituen. Lehena, herriko egutegia osatzeko argazkiak bidaliz parte hartu zuten herritarren artean; eta bigarrena, herriko etxe guztien artean.
(Argazkiak:Utzitakoak)