Ostiralean etorriko dira Mari Domingi eta Olentzero Beizamara

Intza Trula 2023ko abe. 19a, 14:00

Olentzero eta Mari Domingi Beizaman iaz. (Ihintza Elustondo)

Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egitera joan nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna, Ostatu Zaharrean. Ostiralean, 18:00etan bisitatuko dute Beizama.

Beizamarrek Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jasoko dute ostiral honetan, hilaren 22an. Hain zuzen, 18:00etan iritsiko dira herrira, eta Kolarpean elkartuko dira herritarrekin. Bertaratu nahi dutenek izena emateko azken eguna izango dute gaur, Ostatu Zaharrean.

Harrerara gerturatzen direnek Olentzero eta Mari Domingirekin kontu kontari jarduteko aukera izango dute, baita elkarrekin abesteko ere. Jarraian, Natur Eskolara joango dira, eta bertan haurrek etxetik ekarritako eskutitzak emateko aukera ere izango dute. Hotzari aurre egiteko txokolate beroa banatuko zaie bertaratzen diren guztiei.

Hirutsa elkarteak antolatu du harrera eta baserritar jantziarekin etortzera animatu ditu herritar guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide