Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Espainiako Gorteetarako bozetako hautes mahaietarako zozketa egingo dute biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena

Azpeitiko udaletxea. 

Azaroaren 29ko bozetan Azpeitiko hauteskunde mahaietan izango diren kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko zozketa egingo dute. Horrez gain, Azpeitiko Zaintza Plana nahiz UEMAren Esnatu mozioa izango dituzte hizketagai 19:00etan hasiko den azaroko udalbatzarrean.

Udal ordezkariek bihar, asteartea, egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra, eta besteak beste, hitzordu hori baliatuko dute datorren azaroaren 29an izango diren Espainiako Gorteetarako bozetako hautes mahaietarako zozketa egiteko; hau da, bihar egingo dute Azpeitiko hauteskunde mahaietako kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko zozketa.

Ez dute, baina, zozketa hori soilik izango bihar hizketagai. 19:00etan hasiko da bilkuran, beste hainbat gai ere jorratuko dituzte, hala nola Azpeitiko Zaintza Plana eta UEMAren Esnatu dinamikari lotutako mozioa. 

Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- 2026ko azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautes mahaietako kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko zozketa publikoa egitea.

2.- Azpeitiko Udalaren ostalaritzara eta aisialdiko jardueretara zuzendutako establezimenduen instalazioa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa: hasierako onarpena.

3.- Azpeitiko Zaintza Planaren onarpena.

4.- Azpeitiko Udala Tantai baso jabeen kooperatiban bazkide laguntzaile moduan sartzeko akordioa.

5.- Agitax Gipuzkoako taxilarien elkarteak aurkeztutako 2027. urterako taxi zerbitzuaren tarifen proposamenari buruzko erabakia hartzea.

6.- Euskara suspertzeko UEMAk aurkeztu duen Esnatu mozioa.

7.- Alkatetzak 2026ko urriaren 1etik urriaren 27ra emandako ebazpenen berri ematea.

8.- Galdera eta erreguak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide