Albistegia

Bakailao Txapelketak emandakoa, bideoan

Ihintza Elustondo 2026ko abuztuaren 1a

San Inazio bigarrenez, 15. Bakailao Txapelketa egin dute Azpeitian. Epaimahaiaren iritziz, Ainhoa Olazabalek eta Ander Urbietak prestatutako bakailaoa izan da onena; beraz, haiek jantzi dute aurtengo txapela. Bigarren postuan, Aitor Expositok eta Janire Alkortak prestatutako bakailaoa sailkatu da, eta hirugarren, berriz, Mila Urangak eta Josu Mantzisidorrek prestatutakoa. Elkarte onenaren saria, bestalde, Izarraitz Txokok eskuratu du; Ignacio eta Iñigo izan dira soziedade horren ordezkariak. Gukak hainbat parte hartzailerekin hitz egin du, baita aurtengo irabazleekin ere. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide