Albistegia

San Inazio eguneko eguerdira artekoak, irudietan

Urtzi Oteiza 2026ko uztailaren 31

San Inazio eguna da gaur, eta eguerdira artean urterokoak diren ekitaldiak izan dira Azpeitian. Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen diana izan dira gaur Alde Zaharreko kaleak esnatu dituena. Ondoren, Bandakoak eta txistulariak udal ordezkariekin batera plazatik parrokiara korporazioan joan dira. Segidan, prozesioa egin dute parrokiatik hasita, behin itzulitakoan meza nagusia izan da Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzek abestu dute eta Ignacio Arakistainek jo du organoa. Elizkizunak bukatutakoan, Lopene ganadutegiko bigantxak izan dira Done Jakue kalean eta Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Sanagustin kulturgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide