Urtero bezala, 12:00ak jotzerako jendez bete da plaza, eta eguerdia baino zertxobait lehenago atera dira udaletxeko balkoira festa batzordeetako eta udaleko ordezkariak. Suziria bota aurreko hitzartzean, jai herrikoien ekarpena nabarmendu dute batzordeetako kideek eta adierazi dute txupinazoan ordezkatuta daudela jai, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituztenak. Era berean, aitortza egin diete adin eta belaunaldi desberdinetako kideei. Jai herrikoietan inolako zapalkuntzarik eta erasorik ez dutela onartuko esanez borobildu dute hitzartzea. Eta suziri zaparradarekin batera hasi da festa. Herritarrek eta jaian era batera edo bestera parte hartuko dutenek gogoz hartu dituzte saninazioak.
Festa hasi besterik ez da egin.