Albistegia

Hainbat gaztetxok izozkiak egiten ikasi dute, modu tradizionalean

Urtzi Oteiza, Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo

San Inazio jaietako egitarauaren barruan, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzako izozki tailerra egin dute gaur Azoka Plazan, Azpeitiko Udalak antolatuta. Getariako Dona Doni dendako Fernando Alberdik izozki tradizionalak egiten irakatsi die bertaratu diren gaztetxoei. Aurrena, izotza gatzarekin hoztu dute, eta, ondoren, esnea eta azukrea baliatu dituzte izozkiak egiteko. Alberdirekin berarekin eta tailerrean parte hartu duten hainbat gaztetxorekin hitz egin du Gukak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide