Giro bikaina izan da Santio eguneko eguerdiko osagai nagusia. Herritar ugari atera dira kalera, ohikoa den sagardoa eta txekor nahiz hegaluze erre pintxoak dastatzera. Plaza jendez leporaino bete da, baita haren inguruak ere. Gukak bideoan jaso ditu eguerdiko irudi hainbat, baita herritarren testigantzak ere.