Izarraizko Atea parkea, herritarren leku preziatua

Nerea Uranga-Urtzi Oteiza 2026ko uztailaren 21a

Eguraldi ona egiten duen egunetan jende ugarik jotzen du aisialdi eremu horretara, eta egunotan ere ez da jenderik falta izan. Gukak herritarrei galdetu die zer iritzi duten eremuaz, txorroen gune berria ireki berritan.

Izarraizko Atea parkeko naturgunea nahiz txorroen eremuak estimatuak ditu jendeak. Eguraldi ona egiten duen egunetan jende ugarik jotzen du aisialdi eremu horretara, eta egunotan ere ez da jenderik falta izan. Herriko jendea ez ezik, beste hainbat lekutatik etorritakoak ere izaten dira parkean. 

Txorroen eremua ekainaren erdi aldean zabaldu zuen Azpeitiko Udalak, eta hilabetera, ur txorroen eremu berria ere ireki du; askotariko jolasak jarri dituzte han, umeen nahiz gaztetxoen gozamenerako. Irailaren hondarrera bitartean egongo dira zabalik ur baliabideak.

Gukak Izarraizko Ateko parkera jo du erabiltzaileek guneaz duten iritzia jasotzeko. Besteren artean, lasai egoteko aukera paregabea eskaintzen duen eremua dela eta eremua zoragarria dela azpimarratu dute herritarrek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide