Eusko Gudarosteaz aritu da Iñaki Goiogana historialaria Basazabalen

Iraia Oteiza

Iñaki Goiogana historialariak Basazabalen eskainitako 'Eusko Gudarostea' hitzaldiaren irudia. (Iraia Oteiza)

Dozena bat lagun bildu ziren atzo 36ko gerra piztu berritan Loiolan eratu zuten Eusko Gudarostearen nondik norakoak Goioganaren ahotik ezagutzeko. 

90 urte beteko dira bihar, uztailak 18, Espainiako gerra hasi zela. Data seinalatu horri lotuta, Eusko Gudarosteaz hitzaldia eskaini zuen atzo Iñaki Goiogana Sabino Arana fundazioko historialariak Basazabal jauregian, Munoandi elkarteak antolatuta.

Gerra hasi berritan sortu zuten, Loiolan, Eusko Gudarostea, eta haren inguruan mintzatu zen Goiogana aretoan bildu ziren dozena bat herritarren aurrean. Hain zuzen, 2023az geroztik Loiolan dago boluntarioz osatutako gudaroste haren oroimenezko gune museografikoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide