Izapide kontuez ariko dira biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 6a

Udaletxea.

Udal ordezkariek bihar egingo dute uztaileko udalbatzarra. Hainbat puntu izango dituzte gai zerrendan, eta besteren artean, datorren urteko Azpeitiko jai eguna zein izango den zehaztuko dute.

Udal hautetsiek uztaileko udalbatzarra egingo dute bihar, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat gai landuko dituzte, batez ere izapide kontuak, baina besteren artean, 2027an Azpeitiko festa eguna zein izango den ebatziko dute.

Honako hau da bilkurako gai ordena:

1.- 2026ko ekainaren 2an egindako Udalbatza bilkuraren akta onartzea (2026UOAK0020).

2.- Udalaren 2025eko kontu orokorra onartzea (2025PLAN0033).

3.- 2027. urteko Azpeitiko tokiko festa eguna erabakitzea.

4.- 2025eko ekitaldian kontu hartzailetzak egindako erreparoen berri ematea, osoko bilkurari.

5.- Alkatetzak 2026ko maiatzean eta ekainean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide