2027ko San Sebastian bezperako danborradak itxura berria hartuko du. Ibilbidea mantenduko du, ez du geldialdirik egingo parrokian eta gauerdian danbor taldeak bi multzotan zatituko dira, hogeita lau plazan eta hamabi parrokian. Askotariko iritziak eragin dituzte plazako espazio faltari erantzuteko prozesuak nahiz hartutako erabakiek. Esaerak dioten bezala, zenbat buru, hainbat aburu. Horietako batzuk bildu ditu Gukak bideo honetan.