Albistegia

Ohiturei eutsiz, sanjoanetan murgildu dira Urrestillan

Urtzi Oteiza - Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 24a

Gauerdian sartu dute lizarra Urrestillako plazan, eta sanjoanetan bete-betean murgildu dira hango herritarrak. Beroa bai, baina festarako gogoak lagundu du aitzakia hori alboratzen. 

Egun guztian egin zuen bero itogarriak arnas pixka bat emanda, sekulako gau giroan hasi zituzten sanjoanak urrestildarrek. Gauerdiaz geroztik lizarra zutik da plazan, festetan bete-betean direnaren erakusle, eta hala jarraituko du ostiral iluntzera arte, aurtengo sanjoanak bukatu arte. Umeek, gazteek zein helduek gogoz hartu dituzte festak, eta festa batzordeak antolatu dituen jarduerei ahalik eta zukurik gehien ateratzeko prest dira guztiak ere; hala aitortu diote Gukari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide