Azpeitiko Alde Zaharrean bisita gidatuak egingo dituzte asteburuan

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 17a

Azpeitiko Alde Zaharreko etxebizitza batzuk. (Maialen Etxaniz)

Azpeitiko Alde Zaharreko hainbat eraikin historiko eta hango gertakari handi zein txikiak ezagutzeko aukera izango dute bisita gidatuetako parte hartzaileek. Larunbatean gaztelaniaz egingo dute bisita eta igandean euskaraz.

Urola Turismoa Aste Santuaren bueltan hasi zen bisita gidatuen denboraldiarekin, eta astebururako bi antolatu ditu, hain zuzen ere, Azpeitiko Alde Zaharra ezagutzeko. Larunbatean gaztelaniaz egingo dute bisita, 11:00etan parrokiatik abiatuta, eta igandean, euskaraz, kasu horretan ere 11:00etan parroki aurrean elkartuta. Azpeitiko Alde Zaharreko hainbat eraikin bisitatuko dituzte bisitetan parte hartzen dutenek, eta baita hango gertakari handi zein txikiak ere. 

Bisita gidatuetan parte hartzea doan da, baina aldez aurretik izena eman beharko da i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua bidalita edota 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide