Umeentzako jolasak eta txokolatada, Trinitate bigarrenez Nuarben

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 1a

Festetako azken eguna dute gaur Nuarben. Arratsaldean, gozatu ederra hartu dute haurrek beraientzat prestatutako ekintzetan, eta iluntzean, Laja eta Narbaizaren erromeriarekin agurtuko dituzte jaiak. 

Trinitate festak ospatzen ari dira larunbataz geroztik Nuarben. Larunbatean, sokamuturra eta kantu jirakoen saioa izan zituzten, besteak beste, eta igandean, berriz, pilota partidak eta areto dantzen saioa. Gaur, Trinitate bigarrenez, festetako azken eguna ospatzen ari dira Nuarben, eta haurrek eta gaztetxoek gozatu ederra hartu dute arratsaldean. 

Hain zuzen ere, 17:00etan hasita, haurrentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada izan dira, eta gustura ibili dira jolasean eta jan-edanean hainbat ume. Azken hondarrera iritsi dira dagoeneko trinitateak, baina gauean emango diete amaiera festei; izan ere, 21:30ean hasita, Laja eta Narbaizarekin erromeria izango da. 

(Argazkiak: Eli Aizpuru)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide